Izena emateko azken eguna, gaurkoa

Kronika - Erredakzioa 2017ko martxoaren 15a

Hazilan proiektua sortu du Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, Eusko Jaurlaritza eta Europako Gizarte Funtsarekin elkarlanean, langabezian dauden gazte kualifikatuei laneratzen laguntzeko. Bertan parte hartzeko adin tartea zabaldu da, gainera; 20 eta 44 urte arteko gazte kualifikatuek, unibertsitateko edo LHko goi-mailako titulazioa dutenek hartu dezakete parte. Prestakuntza pertsonalizatuaz gain, enpresetan prestakuntza jaso ahal izango da. Gaurkoa da izena emateko azken eguna: Andoaingo Udalean (Urigain etxea, La Salle etorbidea 6)/943 30 42 21/hazilan@andoain.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!