Gabriel eta Serrato, mahai-inguruan bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 14a, 01:00

Igandean da herri galdeketa Hernanin eta Astigarragan, eta herria girotzeko, hainbat ekintza antolatu ditu Baga­Gil­tza herri plataformak azken asteetan. 
Aste honetan ere, ez da planik faltako. Aurrenekoa, bihar bertan izango da: ma­hai-ingurua egingo dute Bite­ri kultur etxean.
Anna Gabriel eta Alejandro Serrato, biharko zitan
Naroa Iturri kazetariak gidatuta, parte hartuko dute Anna Gabriel Catalu­nya­ko CUPeko di­­pu­tatuak eta Podemos An­da­luziako Alejandro Serratok. Arratsaldeko 19:00etan hasita, Biterin arituko dira erabakitzeko eskubidearen inguruan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!