Hiru sari, inauterietan balkoia apaindu eta girotzeagatik

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 14a, 01:00

Asteak pasa dira inauteriak izan zirenetik, baina ostegunean banatu zituen Berriak merkatari eta ostalarien el­karteak orduan egindako balkoi lehiaketako sariak. 
Asko eta asko izan ziren inauterietan zehar beraien balkoia apaintzera animatu ziren herritarrak, eta horregatik eskerrak eman ditu Hernaniko merkatari eta ostalarien elkarteak, «herriari kolorea emateagatik». 

100 euroko txekea jaso du irabazleak; 30 euroko bana, beste bi saridunek.

Hiru sariak, banatuta
Partehartzaileen artean, hiruk jaso zuten saria aurreko ostegunean, merkatari eta ostalarien elkarteko kideen eskutik.
Plazako 9garren zenbakiko balkoiak lortu zuen irabazlearen saria: «koloretsua izateagatik eta espazio urriari eman zaion erabileragatik», azaldu zuen Berriakek. 100 euroko txekea jaso zuen ostegunean, herriko komertzioetan erabiltzeko. 
30 euroko saria jaso zuten beste biek: eskulan trebeena zuen balkoiak, Andre Kaleko 2 zenbakikoak; eta Girotze ho­be­rena egin zuenak, Andre Ka­leko 12koak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!