Aurreko astean egitekoak ziren Hezkuntza Eskola izango da ostegunean. Horretarako, Dobera Euskara Elkarteko Eñaut Agirre eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Iñaki Sanz-Azkue gonbidatu ditu Hernaniko Hezkuntza Plataformak.
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Agirre eta Sanz-Azkuek ederki aztertutako gaia landuko dute udaletxeko areto nagusian: natura eta ahozko ondarea. Eta kasu honetan, zehazki aztertuko dute hezkuntzaren munduan gaiaren egoera zein den.
Izan ere, beraien tesiaren arabera, «gaur egun, txori guztiei txori, arbola guztiei arbola eta zomorro guztiei zomorro deitzen diegun» garai honetan.
Natura eta ahozko ondarea sakonki aztertu dute Eñaut Agirrek eta Iñaki Sanz-Azkuek.
Bertaratzeko deia, Hezkuntza Plataformak
Herritar, hezkuntza eragile, irakasle... eta gaiean interesa duen edonor gonbidatu du Hezkuntza Plataformak etziko solasaldian parte hartzera.