Ezustekorik ezean, hurrengo fasean ereñotzuarrak

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Izugarrizko arrakasta eginda bueltatu ziren aurreko astean ereño­tzuarrak Irundik. Txingudi 1 taldeko kideen aurka 6-18 irabazita, eta ezustekorik izan ezean, hurrengo faserako txartela eskuratzeko aukera izan zuten bertan. Bertsotarako abilezia erakutsi zuten bertan Ibon Miner, Aritz Zerain, eta Iñaki Zelaia ereñotzuarrek, eta Amaia Otxotorena ibili zen epaile lanetan. Atzo, Kronikaren erredakzioa itxi ondoren jokatu zuten Azkoitia eta Irunek aurreneko faseko azkeneko saioa, eta horren arabera, jakingo dute ereñotzuarrek hurrengo fasean dauden ala ez. Dena den, ezustekoa beharko da ereñotzuarrek aurrera ez egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!