Atzo ospatu zuten, Atsegindegin, animalien eskubideen aldeko aurreneko jaialdia, Katuetxe-Sorabilla elkarteak antolatuta. Herritar asko gerturatu ziren, eta hainbat, beraien txakurrekin. Azken horiek izan ziren protagonista, goizean zehar. Abileziak erakutsi nahi izan zizkieten herritarrek, aurrena, horretarako propio prestatutako tailerrean; eta edertasun lehiaketa ere egin zuten ondoren. Elkarteek, bere aldetik, denetariko postuz josi zuten Atsegindegi.