Kritika eta umorea, antzerki zikloan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 13a, 01:00

Datorren astean izango da antzerki zikloa, Biteri kultur etxean. Hiru antzezlan eskai­ni­ko dituzte, martxoaren 21, 22 eta 23an, kritika eta umorea uztartuz: Francoren bilobari gu­tuna, Idiot Txou eta Los perros.
Euskeraz izango dira aurre­neko biak, eta gaztelaniaz hi­ru­garrena; guztiak, iluntzeko 20:00etan hasita.

Sarrerak, gaurtik salgai
Hiru saioetarako sarrerak, gaur bertan jarriko dituzte salgai, Biterin. Sarreren erdia goizean jarriko dute salgai, 09:00etatik 13:00etara bitarte; eta beste erdia arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara bitarte. Saio bakoi­tzeko prezioa, 7 eurokoa izan­go da; baina izango da aukera, baita ere, hiru saioetarako bonoa erosteko, 16,5 euroan.
Hiru saioetan aurrenekoa, Francoren bilobari gutuna izan­go da, 21ean. Ospitale batean kokatuko da, leuzemia daukan haur bat, eta obus baten arras­toak jotako gizon heldu bat el­kartuta. Biziraupenaren gai­tzak jotako komunitate baten hezu­rren eta gezurren erra­dio­gra­fia traumatologikoa egingo du.
Idiot Txou emango dute 22an, irratiko saio baten aza­le­an. Audientzia arazoak tar­te­ko, eskuetatik joango zaizkien edukiak lantzen hasiko dira. Bizi dugun aktualitatearen kri­tika umoretsua da saioa.
Eta azkenik, 23an, Los perros eskainiko dute, etsipena har­tu­tako hiru gaixoren azalean, haien familiek abandonatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!