Martxoaren 21, 22 eta 23an izango da antzerki zikloa, Biteri kultur etxean; eta hiru saioak ikusteko sarrerak, bihar bertan jarriko dituzte salgai, Biterin. Saio baten prezioa 7 eurokoa izango da, eta hiruen bonoa, 16,5 euro. Sarreren erdia goizean (09:00-13:00) jarriko dute salgai, eta beste erdia arratsaldean (16:00-20:00). 21ean, Francoren bilobari gutuna eskainiko dute, euskeraz; 22an, Idiot Txou, euskeraz hori ere; eta 23an, Los perros gaztelaniaz. Denak, 20:00etan.