Martxoaren 8aren bueltan jarri zuten ostiralean, Biterin, Emakumeen Lege Iraultzailea argazki erakusketa. Eta hilaren 31ra bitarte egongo da ikusgai. Emakume zapatisten argazkiak jaso dituzte bertan, eta argazki bakoitzaren azpian, Chiapaseko Emakumeen Lege Iraultzaileko artikulu bat irakurri daiteke, bi hizkuntzatan.