Atxorrotx eta 1200eko konkista dokumentala jarriko dute bihar, 19:30etan Biteriko areto nagusian, Hernani Errotzenek antolatuta. Hain justu, Nabarraldek eta Hernani Errotzenek egin dute, eta Atxorrotxeko gazteluaren historia eta 1200eko konkista kontatzen da bertan. Ondoren, solasaldia ere izango da, Jose Luis Orellarekin.