Ez dauka nolanahiko partidua gaur Hernanik, Ohorezko Mailan, zulotik ateratzen hasteko. Alcobendas izango du bisitari Landaren, eguerdiko 12:00etan hasita. Partidu gogorra, oso gogorra, beraz, ligako talde indartsuenetakoa baita madrildarra, momentu honetan hirugarren sailkatua.
Baina horretaz guztiaz ahaztu, eta puntu bila atera beharra daukate trikoloreek, ezinbestean. Izan ere, azkeneko postuan daude sailkapenean, 15 punturekin; puntu bakarrera dago Ciencias, laura Bartzelona, eta bostera Getxo. Kontrarioek baino partidu bat gutxiago daukate jokatuta hernaniarrek, hori bai.