«Maila absolutuan kointzidituko dugu, eta pikea edukiko dugu, seguru!»

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 18a, 01:00

Ez da diziplina ezaguna, mailu jaurtiketa, bere berezitasun eta zailtasunekin: «atle­tis­moko diziplina zailenetakoa da», dio Servando Rivasek.
Hala ere, Hernanin gero eta ezagunagoa izango da, ziur. Eta hori horrela bada, Rivas bera eta Aitor Urkia gaztea urratzen ari diren ibilbideari esker da. Euskadiko txapeldun izan berri dira biak; maila absolutuan Rivas (25 urte), zer­bi­ka­le­tako lesio batetik buel­tan; eta jubeniletan Urkia (16 urte). Gazteenak, gainera, brontzea ere lortu zuen Espai­niakoan: «pozik bueltatu nin­tzen hirugarren postuarekin, eta gertu izan nuen zilarra, gainera. Jaur­ti­keta on bat egin nuen, gutxi­gatik kanpora joan zitzaidana, eta beraz, nuloa izan zen», kontatu du.

Mailu jaurtiketetan hasiera, antzekoa
Duela hamar bat urte hasi zen mailu jaurtiketetan Rivas, eta lau urte dira Urkiak aurre­ne­ko jaurtiketak egin zituela.
Eta aurreneko pausoak, antzeko eman zituzten biek ere: «deskartez hasi nintzen ni», gogoratzen du Rivasek; «atletismoko modalitate guz­ti­ak probatu nituen, eta ho­rixe geratzen zitzaidan. Peio Errasti entrenatzaile nuela hasi nintzen, eta ikusi nuen ez nintzela horren txarra... Euskadiko errekorra lortu dut, kategoria guztietan».
Urkiarekin, antzeko izan zen. Rivasek ikusi zuen, eta probatzera animatu. Gustatu egin zitzaion, eta serio hartu zuten aurreneko denboral­dian, gorakada haundia izan zuen. Ordutik, gaur arte. Elka­rrekin entrenatzen dute, eta Urkiaren prestatzaile lanak egiten ditu Rivasek berak.

Servando Rivas: «Entrenatzaile batek, beti nahi du bere ikasleak bera gainditzea, eta hori lortzeko, oso ondo dijoa Aitor. Uste dut botako dituela nire markak».

Ikaslea, entrenatzailea baino gorago iritsiko ote?
Rivasen bidetik doa Urkia orain. Jubeniletan, dagoe­ne­ko berdindu du Euskadiko erre­korra (64,04 metro). «Erre­ko­rra ez da berea oraindik!», dio Rivasek barrez; «gainditu be­ha­rra dauka berea izateko!».
Katego­riaz kategoria, hori bai, naba­ri­tu­ko du Urkiak, maila haundiagoa dagoela lehiakideen artean; eta mai­lu­aren pisua ere haundituz doa; kategoriaz igo bezala, kilo bat gehiago. Orain, 5 kilo­ko­a­re­kin ari da Urkia jube­ni­le­tan; eta 7,26 kilokoa jaurtitzen du Rivasek, absolutuetan.
Baina bide onetik doala uste du Rivasek: «oso ondo ikusten dut, daramakien errit­moan, uste dut botako ditu­e­la nire markak, eta beraz, horrela jarraitzen badu, oso pozik. Edozein momentutan, kolpean 4-5 metro gehiago jaurtiko ditu».
Urkiak ere nabaritu du gorakada hori: «jubeniletan hasi nintzenetik, asko hobetu dut, eta bide horretan jarraitu nahi dut», dio berak.
Zentzu horretan, pike txiki bat ere badaukate beraien artean: «entrenatzaile batek, beti nahi du bere ikasleak bera gainditzea, eta hori lor­tzeko, oso ondo dijoa», aurre­ratu du Rivasek.

Maila absolutuan, elkarren kontrako lehia
Momentuz, Rivasek berak dauka marka jarrita, Euskadi mailan: 65,68 metro, maila abstolutuan. Hori dute erron­ka... biek. «Nik ere ez dut az­keneko hitza esan oraindik!», dio Rivasek. Gaztea baita bera ere. Eta aurreratu du, elka­rre­kin ere arituko direla lehian: «kointzidituko dugu maila absolutuan, eta behin berak mailari neurria har­tzen dionean, pikea izango dugu, seguru!».
Baina lehia horren gaine­tik, hitz politak besterik ez dauzkate elkarrentzako. Urkia­rentzat, «ohore haundia» da, maila horretako jaurtitzaile bat entre­natzaile bezala iza­tea: «ez nuen sekula imagina­tu­ko».
Rivasentzat, berriz, ederra da Hernanin bertan egotea beste norbait, diziplina be­re­an, eta horrelako poten­tzia­la­rekin: «aukera dauka mun­dial batean lehiatzeko marka minimoa lortzeko. Eta hori oso haundia izango litzateke Hernanirentzat. Marka ho­ri­ek, estatu mailan, oso gutxiren eskura daude».
Orain, datozen bi edo hiru hilabeteetan, markak hobetu eta rankingean postuak igo­tzea dute helburua, udara par­tean iritsiko diren txapel­ke­tetara begira: Euskadikoa, Gipuzkoakoa... «Eta ea Espai­nia­koan domina lortzerik dau­­ka­gun...», aurreratu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!