Jaialdia gaur, animalien eskubideen alde

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 12a, 01:00

Animalien eskubideen alde, jaialdia egingo dute gaur, au­rre­neko aldiz, Katuetxe-Sorabilla elkarteak antolatuta. Goizeko 10:00etan hasiko da, Atsegin­de­gin, eta eguerdiko 14:30etara arte izango dira ekintzak.
Helburua da, «herritarrak kon­tzientziatzea» animalien eskubideen inguruan, eta ikus­gai egitea, boluntarioz osatu­tako elkarte horiek, animalia abandonatuak eta gaizki tra­tatuak erreskatatu eta lagun­tzen dituztenak.
Horretarako, elkarte bakoi­tzak mahai bana izango du, 10:00etatik aurrera. 11:00etan, txakurren abilezia tailerra egin­­go dute, eta 12:30etan, eder­ta­sun lehiaketa (apuntatzeko, 10:00etatik 11:00etara).
Errifa zozketa bat ere egin­go dute, eguerdiko 14:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!