Korrikak motorrak berotuko ditu

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Korrika egunaren inguruko ekitaldiak gaurko antolatu dira Astigarragan.  20. Korrika Kul­turalaren barruan  goizeko 11:30etan, eguraldi ona egiten badu, Joseba Barandiaran pla­­zan eta, eguraldi txarra egiten badu, frontoian, Xa­guxar aisialdi taldeak haurrentzako es­ku­lan tailerra antolatu du. Korrika gai bezalat hartua, herria apaintzeko eskulana egingo dute. 
Jarraian, 13:00etan, Mun­darro Kirol Elkartea eta Herri Eskolaren bidez, 20. Korrikako abestiaz baliatuz, koreografia bat dantzatzeko aukera izango du bertara gerturatzen den edonork. Goizari amaiera emateko, 13:30etan, sagardoa eta pintxo postua egongo da eta Aiztondo Abesbatza eta Kantuz taldea, herritarrekin arituko dira kantuan. Goiz osoan zehar, Korrikako materiala salgai egongo da.

Triki-poteoa eta bertso afaria, eguna borobiltzeko
Arratsaldez, berriz, triki-poteoari hasiera emango zaio, 19:30etan, Ekaitz tabernan. Maddi Roteta eta Leire Iturbe trikitilariek jarriko dute mu­si­ka eta animazia 21:00ak bitarte. Eguna borobiltzeko bertso-afaria antolatu da. Azken hori, 21:00etan hasiko da Zi­po­tzan. He­rritar guztiak animatu  nahi dituzte ekitaldietan parte hartu dezaten

Apirilaren 4an pasako da Astigarragatik
Otxan­diotik Iruñearako bidea egingo du aurten Korrikak. Euskal Herri osoko bazter eta erre­pi­de ugari zeharkatuko ditu eta herri horietako bat izango da Astigarraga. Apirilaren 4an, asteartea, iri­tsiko da Astigarragara, Her­nanitik barrena. Eguerdiko 11:44ak aldera iritsiko dela aurreikusi dute.

Kilometro erreserba dagoeneko, prest
Edizio guztietan bezala, aur­ten ere kilometroak erre­ser­batu eta erosteko aukera dute fa­milia, elkarte, lagun koa­drila eta abarrek... Urta­rri­laren 23tik aurrera hasi ziren erreserbak egiten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!