Sagardotegietan barrena, lasterketa

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Hamaikagarrenez egingo da gaur Sagar Lasterra herri-lasterketa. Izena eman dutenek 09:00etatik aurrera jaso ahal izango dute dortsala, kiroldegian. Lasterketa, berriz, 11:00e­tan hasiko da, Ibarluze poligo­no­an, Arraun Elkar­tearen pa­re­tik. Bertara joateko doan ja­rriko da autobusa, kiroldegitik, 10:10etatik 10:30etara. 

Bederatzi kilometro
Guztira, 8,9km egin be­harko dira, hainbat sagar­do­tegitatik ba­rrena; Goiko-Lastola, Ipa­rra­girre, Altzu­e­ta, Olaizola, Otsua-enea eta Itsasburu. Han­dik, Por­tun barrena Flo­ri­daraino jaitsi, Latsunbe auzora igo, eta Ave Maria parkean bukatuko da. Ondoren, kiroldegian du­txatzeko aukera izango da.

Sariak, zozketan
Azken parte-hartzailea helmugara iritsi bezain laster, sariak banatuko dira; absolutuetan eta beteranoetan, gizon eta emakume azkarrenei.
Ondoren, makina bat sari zozketatuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!