BagaGiltzak ez du nahi, «martxoaren 19an inor bozkatu gabe geratzerik, laguntza behar duelako». Eta horregatik, zerbitzua jarriko du, desgaitasunen bat dutenei laguntzeko; zehazki, mugikortasun urria dutenei laguntzeko, etxetik hautestontzira joan eta bueltatzen. Zerbitzua eskatzeko, telefonoz deitu behar da, osteguneko 12:00ak baino lehen: 688 694 205. Eman beharreko datuak dira, izen-abizenak, helbidea, telefonoa, gurpildun aulkia duten, eta etxebizitzak igogailurik daukan.