Bere babesa erakutsi nahi izan diote martxoaren 19ko herri galdeketari, egun hauetan, beste bi taldek. Batetik, Udaleko Enpresa Batzordeak, atzo atera zuen argazkia: «galdetuak izatea eta kolektibo gisa erabakitzea, kohesiorako eta erantzukizunez jokatzeko ariketa ezin hobea da. Kontsulta egitea eta erabakia hartzea, ardura eta ahalduntze ariketa delako, herri galdeketan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu». Eta bestetik, bere babesa erakutsi zion, asteazkenean, herriko ikastetxeek eta hezkuntzaren arloko hainbat eragilek osatzen duten Hernaniko Hezkuntza Plataformak.