Kaxkoko etxeetan leihoak aldatzeko, dirulaguntza deialdia zabalik

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Dirulaguntza deialdia egin du Hernaniko Udalak, Kaxkoko etxebizitzetan  leihoak aldatzeko. Dagoeneko zabalik dago eskaerak aurkezteko epea, ekainaren 1era arte, edota dirulaguntzaren aurrekontua bukatzen den arte; 10.000 eurokoa da, bideratu duten partida. Udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan aurkeztu behar dira, eta bertan eta www.hernani.eus web orrian lortu daitezke, dokumentazioa, baldintzak eta oinarriak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!