Atzieta kalea itxita etzi, errebisioagatik

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Zenbait lan burutuko ditu Uda­lak, herriko hainbat toki­tan, datorren astean zehar. Batetik, Atzieta kaleko sanea­men­du sarea errebisatuko dute; eta hori dela eta, kalea trafikoari itxita egongo da, goizeko 09:30etatik 11:30etara.
Eta bestetik, herriko toki des­berdinetan, galdutako zen­bait zuhaitz ordezkatuko di­tuzte, astelehenean hasita; eta tar­tean, bost ezki berri lan­da­tuko dituzte, Tilosetan, ezkien zaharberritze planarekin ja­rrai­tuz. Gainerako zuhaitzak, Bidebietan, Izpizuan, Larrau­rin, anbulatorio atzean, Txantxi­llan edota Atzietan aldatuko dituz­te; guztira, 36 zuhaitz berri.

Udalak, web orri berria
Udalak, bestalde, web orria ere berritu du, eta azken egun hauetan estreinatu dute. Dago­eneko martxan dago, itxura berriarekin eta hainbat atal eta txoko berrirekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!