‘Amama’ ikusteko, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Datorren asteazkenerako, zita jarri du Hernaniko Izan Gizon taldeak. Baina oraingo honetan, Amama filma ikusi, eta solasaldia egingo dute, «talde honen lanketarako ezin aproposagoa delako», aurreratu dutenez. Biterin jarri dute zita, 18:30etan; baina bertaratu nahi duenak, aurrez eman  behar du izena. Idatzi mezua izangizonhernani@gmail.com helbidera, edo taldeak Facebooken daukan orrialdera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!