Denontzat talde hernaniarrak emaitza bikainak lortu ditu XII. Eternal Running Munduko Zirkuituan. Almudena Carvajal eta Izaskun Cantabellak aurreneko eta hirugarren postuak lortu zituzten, hurrenez hurren. Mutiletan, Gorka Oruek laugarren egin zuen, Ismael Mateok bosgarren, eta Oscarrek zortzigarren. Taldetan, berriz, bostekoen artean onenak izan ziren.