Herri galdeketan parte hartzeko, deia

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Bat egin du Orain Hernanik, martxoaren 19an egingo den herri galdeketarekin, eta herritar guztiak animatu nahi izan ditu, parte hartu eta bozka ematera: «osasun onekoa da, beste kon­tsul­­tei bidea ireki eta herrita­rren boterea haundituko duten herri­tar mugimenduak babestea», adierazi du alderdiak.
Izan ere, «ulertzeko zaila» iru­ditzen zaio Orain Hernaniri, «eskubide sozialak egotea, esku­bide politikorik gabe».
Eta gaineratu du: «kontsulta hau, adierazpen demokratikoari dagokion eskubidearekiko alda­rrikapena da, eta bere DNAn dago, mugimendu sozialak lagundu, bultzatu eta parte hartzea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!