Jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan, dagoeneko

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Jarri du martxan Hernaniko Udalak, San Joan jaietako kartela aukeratzeko lehiake­ta. Dagoeneko aurkeztu dai­tez­ke proposamenak, eta api­rilaren 6ra arte dago epea. Biterin entregatu behar dira, 18:00ak eta 20:00ak bitarte, sinadurarik gabe eta kartazal itxian, adieraziz egilearen izena, helbidea eta telefonoa.
Kartelak, nahitaez, izan behar du San Joan jaiak. Her­nani 2017 goiburua. 32 zenti­metro izango ditu zabaleran, eta 48 altueran; ezinbestekoa da formatu digitalean aur­kez­tea, eta aukeran, pape­re­an ere aurkeztea.
Jai Batzordeak, sei kartel aukeratuko ditu gehienez, apirilaren 24an, gero herri­ta­rrek bozkatzeko. Irabazleak, 600 euroko saria jasoko du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!