Pilotari goizuetarrek hiru partidu izanen dituzte asteburuan: GRAVNI txapelketan, eskuz banaka, Iker Salaberria Gipuzkoaren kontra ariko da gaur, 11:00etan Zestoan. Josetxo Ezkurra Txapelketan, berriz, Legasan izanen dira bihar, 09:30etatik aurrera Egoitz Elizegi eta Oihan Legarreta kimuak, Txapagain eta Ilunperen kontra, hurrenez hurren. Salaberria, Espainiako Txapelketa irabazi berritan da, Errioxako Martinezen kontra, eta Oihan Etxeberria eta Beñat Apezetxeak ere txapelak lortu dituzte Zizur Nagusian, Sanchez eta Sarasibarren kontra, hurrenez hurren.