Argazkilaritza ikastaroa, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Asteazkenean, Zilegi Eskolen barruan, bi ekimen egongo dira. Martxoaren 15ean, argazkilaritza ikastaroa antolatu da eta goizeko 09:30etan hasiko da, Nabarra Oñatz kaleko lokalean. Parte hartzaile bakoitzak bere kamera eraman beharko du. Maddi Montero izango da gai-emailea. Doan da ikastaroa. Izenematea Astigarragako AEK euskaltegian: astigarraga@­aek.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!