Bigarren ikastaroa asteartean hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Jakin+ Programa jarri zuen abian Udalak, eta horren barruan zinearen beste historia bat aztertzea da asmoa, betiere genero ikuspegitik eta pertsonen bizi kalitatea hobetzea oinarri hartuta. Martxoaren 14an, asteartean, izango da bigarren ikastaroa, 16:00etatik 18:00etara, kultur etxean. Parte hartzeko izena eman beharko da Udaleko berdintasun sailean: berdintasuna@astigarraga.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!