‘Indarkeriaren kontrako ­matazak’ proiektua, Cosladan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Harituz Elkarteko kideak Cosladan (Madrid) egon ziren pasa den asteburuan Indar­keriaren aurkako matazak proiektuan parte hartzen. 241,5 metroko bufanda ipini zuten eta, dagoeneko, 3.000 metro lortu dira emakumearen aurkako indarkeria salatzeko eta borrokatzeko egiten ari diren ibilbide honetan. Martxoaren 5ean, Cosladako 26garren mar­txan parte hartu zuten, matazen bufanda ekitaldia ardatz zelarik. Pamela Valencianok eginiko monologoan ere egon ziren Astigarragako elkarteko emakumeak. 
Datorren maiatzean, Fuen­labradan egongo direla arazoa ikusi dadin eta sare berriak eraikitzeko, indarkeri matxistarekin bukatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!