Kale Nagusia eta Pelotari, zaratarengatik kaltetuenak

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

AStigarragako  Udalak  udalerriko zarata mapa aurkeztu zuen pleno aretoan izandako ekitalde batean. Mapak aztertu ditu ingurune-zaratek he­rriko gune ezberdinetan duten eragina, beharko balitz, bizilagunak kutsadura akustikoaz babesteko neurri zuzen
tzaileak hartu ahal izateko. 
Azterketa egiteko faktore ezberdinak kontuan hartu zituzten; esaterako, ibilgailuen eta trenbide-trafikoa, eta industria-jarduera. Mapak, gainera, zarata adierazleak hiru unetan jaso ditu: egunez, arratsaldez eta gauez. Gune kaltetuena erdigunea dela erakutsi du mapak, izan ere Kale Nagusian eta Pelotarin dauden trafikoa eta gaueko aisiaren eragina nabarmena baita.
Horrez gain, ikusi da gauez Donostia Ibilbideko sarrera nagusia eta baita iparraldekoa ere  muga-balioetara hurbiltzen direla. Industria-jarduerari dagokionez, batez ere GPK eta Agi –dagoeneko utzita- aztertu dira, bizitegi-auzoetatik gertu daudelako, baina oraingoz ez dituzte gainditzen kutsadura akustikoan aurreikusten diren balioak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!