Erantzun ona izan du lehen ikastaroak

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Elkabizik 2017rako programazioa hasi zuen pasa den asteazkenean Astiga­rragan. Bizi­kidetza eraikitzen jarrai­tzeko helburuarekin, Ariz­men­di­a­rri­etaren eredua: zatiketa politikoari aurre egiteko, elkarlana izenburua du­en ikastaroa aurkeztu zuen Pako Etxebestek, Arizmen­dia­rrie­ta Fun­da­zio­aren kontseilariak. 
Oso erantzun ona izan zuen lehen ikastaro honek eta jendea hurbildu zen kultur etxera. Arra­sa­ten jardun zen denboran zehar egindako lana aztertu zen.  Etxebestek azaldu zuenez, «ber­tara iritsi zenean, herria hondatuta eta zeharo zatituta aurkitu zuen». Horre­la, «el­kar­lanaren mezua za­balduz, emaitza ederrak lor­tu zituen Arrasateko bizitzaren zenbait arlotan». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!