Izena emateko, azkeneko egunak

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Laga Gizarte Zerbitzuetako Ber­­dintasun Batzordeak antolatuta, Gure buruak zaintzen ikas­­taroa egin ahal izanen du­te 60 urtetik gorako goizuetar eta aranoar emakumeek. 
Datorren asteazkenean ema­­­­nen diote hasiera, eta lau saio eginen dira: asteazkenekoa, mar­txoaren 22an beste bat, 29an, eta apirilaren 5ean.

Izenematea, etzira arte 
Emakumearen papera landuko dute, batez ere, kontuan hartuta goizuetar eta aranoar emakumeen identitatea, jatorria eta esperientzia. Ikastaroa doan egiteko au­kera luzatu diete, beraz, baina aurretik izena ematea ezinbestekoa da; astelehena da azkeneko eguna. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!