Emakumea kirolean nola ikusten den aztertu zuen Ainhoa Azurmendik

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Martxoaren 8an izan zen Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta horren harira, kirola eta berdintasunaren inguruan jardun ziren ereñotzuarrak ostegunean, Ainhoa Azurmendi kirol aholkulariaren laguntzarekin. Berak azaldu zuen, besteak beste, emakumea nola ikusten den kirol munduan, baita zein diren komunikabideek egiten dituzten irakurketak. Hori guztia, argazkiekin frogatzeko aukera izan zuen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!