Dantzatzen ikasteko saioak, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

plaza dantzetan trebatu nahi duenarentzat, aukera luzatu nahi izan du Goizuetako Umo­re Ona dantza taldeak. Horre­gatik, plazan dantzan ikastaroa antolatu du gaur hasi eta udara bitartean.
Hilean behin eginen dira saioak, larunbat goizetan, 11:00­e­tatik 13:00etara.
Mikel Lasartek gidatuko ditu saioak, eskualdean dan­tza irakasten aritu den irakasleak. 
Saio irekiak izanen dira, eta bereziki luzatu diete bertaratzeko deia dantzatzen ikasi nahi baina lotsa duenari, edo dantzarako abilezia ez daukala pentsatzen duenari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!