MUNDARROK aurrera pauso haundia eman dezake, gaur, 18:00etan, Urnietan. Erregional Preferenteko taldeak aurkari zuzen baten aurka jokatuko du eta irabaziz gero beheko postuetatik ihes egingo du.
Urnietarrek bi puntu gehiago dituzte eta garaipena lortzea sailkapenean salto bat ematea litzateke eta maila mantentzeko helburuan. Sailkapena estu dago talde askoren artean.