Sagardoetxearen Baleak ehizatzera goaz bisita gidatuaren bigarren saioa bihar da. Balearen arrantzaren ingurukoa izango da, eta bertan azalduko dute itsasontzietan ezinbestez eraman beharreko produktuak zirela bertako sagardoa eta bizkotxoa. Sarrera doan izango da.