«Oraindik ere bide luzea dugu lortzeko erabateko berdintasunean bizitzea»

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Emakumeen Nazioarteko Egu­na­ren harira, Laga Gizarte Zerbitzuekin batera, antolatu zituen Goizuetako Udalak bi ekintza: Emakumeen Afaria egin zuten egunean bertan, martxoaren 8an, eta Zazpiak Oihal Batetik ipuin kontaketa musikatua izan zen hurrengo egunean, Amaia Elizagoian eta Olaia Inziarteren eskutik.

Adierazpena, Udalak
Horrez gain, adierazpen insti­tu­zionala ere, kaleratu zuen Uda­lak, egunean bertan. Hi­tzak ala ekintzak? Oraindik ere ez dago berdintasunik: feminismoa da bidea izenburupean, egungo egoeraren inguruko azterketa egiten dute: «oraindik ere bide luzea dugu lortzeko erabateko berdintasunean bizitzea». Ho­rrez gain, bi konpromezu jar­tzen dizkiote beren buruari.
Batetik diote: «tokiko erakundeok berdintasun politikak bultzatzen jarraituko dugu, gu­re politika publiko guztietan ber­dintasun-printzipioa txertatuko dugu, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzera bideratutako ekin­tzak abiaraziko ditugu». 
Eta bestetik: «mugimendu feministaren eskariak eta bo­rrokak bultzatuko ditugu».

«Berdintasun politikak bultzatzen jarraituko dugu [...] eta berdintasuna lortzera bideratutako ekin­tzak abiaraziko ditugu»

«Feminismoa da bidea»
Izan ere, Udalak azaldu du: «us­­te dugu feminismoa dela bi­­­dea biziki nahi dugun Ber­din­ta­suna lortzeko, emakumeak ahaldun­tzeko bizi-baldintza duinak eta desiragarriak sortzeko, eta ema­­kumeok pertsona gisa da­goz­kigun eskubide nahiz aukera guztiak izan ditzagun».
Udalaren adierazpen instituzionala dio hori «giza eskubidea» dela, eta horretarako, «Emakumeen Nazioarteko Egu­nak aldarrikapen horiek aitor­tzeko oroitzapeneko eguna izan behar du, oraindik ere, emakumeak diskriminatu, ikusezin bihurtu eta zanpatu egiten dituen gizarte patriarkal batean bizi garelako».
Horren aurka, beraien ustez,  «garrantzitsua da errealitatea onartzea, esatea, izendatzea, desberdintasunak ikusarazi eta horiek errotik deuseztatzeko lanarekin engainatzea... baina beharrezkotzat jotzen dugu jardutea, egitea».
Eta egite horren testuinguruan kokatzen dira, hain zuzen, Emakumeen Egunaren harira antolatu diren bi ekintza hauek: afaria, eta kontaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!