MARTXOAREN 19ko herri galdeketa ate joka dago eta gaurtik hasita boto aurreratua eman daiteke horretarako jarri dituzten egun, leku eta ordu konkretuetan. Hasteko, bihar 12:00etatik 14:00etara Perurenako aparkalekuan eman daiteke.
Hori izango da lehen eguna, baina gehiago badaude; Asteartean, Otamendi autoeskolan, Pelotari kalea 6n, egin daiteke 18:00etatik 20:00etara. Asteazkenean, Santiomendi plazetxean botatu daiteke 17:30etatik 19:30etara. Ostegunean, berriz ere, Otamendi autoeskolan (18:00-20:00) eta ostiralean, Martindegin (17:00-19:00).
Astigarraga eta Hernaniko biztanleak datorren hilaren 19rako daude deituak herri galdeketa egunerako. Bertan hurrengo galderari baiezkoa, ezezkoa eta boto zuria emango diote. Nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabea eta independentea izatea?.
EH Bilduk baiezkoa eskatu du
EH Bilduk babesa eta baiezkoa eskatu zuen, atzo, Bagagiltza herri galdeketari eta ezker abertzaleko zinegotziak (oraingoak eta lehenagokoak) egon ziren argazkian.
Partehartzearen alde bildu ziren hainbat emakume
Bagagiltzari babesa adierazteko herriko hainbat emakumeek argazkia atera zuten emakumearen egunean. Emakumeon plazaren inaugurazioaren ostean egin zuten argazkia eta martxoaren 19an egingo den herri galdeketari babes osoa eskaini zioten. Bertan parte-hartzera gonbidatu zituzten herriko emakumeak. Plazan berrogei bat emakume bildu ziren. Gizonezkoren bat ere animatu zen argazkian ateratzera.