EH Bilduk, Kontxa Etxeberria eta Nabarra Oñatz ezagutarazi

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Astigarragako EH Bilduk emakume izena duten kaleetako emakumeen memoria ezagutarazi zuen asteazkenean. Kontxa Etxeberria plazatik hasi zen ibilbidea eta Nabarra Oñatz kalean amaitu zen. Hain zuzen, Kontxa Etxeberriaren biografia laburra eta XIV. mendeko Nabarraren ­bi­­­zi­­­pe­nak kontatu zituen, Andoni Gartzia zinegotziak, hurbildu ziren herritarrei. Ekitaldi ho­ne­kin, gainera, «bi emakume hauen lana go­raipatu eta eskertu» nahi izan zuen alderdiak. Bes­talde, beraien historia modu laburrean azal­tzen duten kartelak jarri zituzten ibilaldian eta ibilbidean zehar. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!