«Kontzientzia hartu behar dugu; animaliek ere bizitzeko eskubidea daukate, guk bezala»

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Gipuzkoa, Bizkaia edota estatu mailako elkarteak bilduko dira bihar, goizeko 10:00etatik 14:30ak bitartean Atsegindegin, Her­nanin anto­latu den au­rreneko Animalien Eskubideen Aldeko Jaialdian; Bubastis, Gal­gos112, Katu­bi­hotz, Kaonbi, SOS PPP España, Katuamets, Katue­der, Baasgal­go, Tolosa Galgos, LadyGalga, Dogsecret eta Katue­txe-Sora­billa, besteak beste.
Azken horretako kideak dira, hain zuzen, Ainhoa Loinaz hernaniarra eta Idurre Serrano altzatarra. Biak, «ani­maliek erotuak!», diote.

«Harrera etxeak lortzea garrantzitsua da»
Aurreneko aldia da horrelako ekitaldi bat Hernanin egingo dena, baina antzeko asko egiten dira, bi boluntarioek azaldu dutenaren arabera. «Ekitaldi asko egiten dira, eta parte hartu izan dugu haietan. Horregatik, pentsatu genuen Hernanin ere probatu behar genuela. Baimenak eskatu eta eman egin dizkigute, eta ea zer moduz ateratzen den».
Bertan, noski, animaliek presentzia izango dute, baina ez animaliek bakarrik. «Hel­bu­rua da animalien eskubideen aldeko elkarteak ezagutzera ematea. Boluntarioak gara ka­le­an dauden animaliak erres­ka­tatu, zaindu, jaten eman, edota osasun zaintza egiten die­gunak, eta ga­rran­tzi­tsua da jen­deak elkarte horiek eza­gu­tzea, eta parte hartu deza­ke­te­la jakitea. Elkarte guz­tiak ira­ba­zi asmorik gabekoak dira, eta bakoitzak bere ma­teriala erabiltzen du. Gas­tuak ku­bri­tze­ko beharrezkoa da jen­dea. Era berean, oso ga­rran­tzitsua da kalean aur­kitzen ditugun animalia horientzako harrera familiak topatzea. Guk etxeko kupoa beteta daukagu, ani­ma­liek erotuak gauzkate-eta!».

«Hernanin 200dik gora izan daitezke, kalean utzita dauden katuak»

Hernanin, bereziki, katuak
Estatuko beste leku batzuekin alderatuta, bi boluntarioen esanetan Euskal Herrian ez da hainbeste animalia aban­do­na­tzen. Hala ere, «Animalien Babeserako Elkartean txakur pilo bat» dagoela diote, eta «denboraldiaren araberakoa» izaten dela, bazterrean uzten den txakur kopurua.
Baina, Hernanin, bereziki, katuak daude kalean. «Guk hemen, Victor Hugo kalearen inguruan zaintzen ditugun katuen kolonia, 18-20 ingu­rukoa izango da. Esterilizatu egin ditugu. Baina herrian 200 edo gehiago izan daitezke!».
Era berean, «espezismoa» ba­dagoela ere esaten dute. «Txakurrak eta katuak ba­bes­teko beharra errazago ikusten dugu, gure etxeko animaliak baitira. Baina zer gertatzen da, adibidez, jai-egun batzuetan behiak, txerriak eta abar luze bat Tilosetara ekartzen dituz­te­nean? Ze behar dago, ani­malia horiek estres horretatik pa­sarazteko? Kontzientzia gu­txi dago oraindik, baina hor ga­toz gu, dosi bat ematera!».

«Aldatzen ari da, baina asko dago egiteko»
Hala ere, azken urteetan gi­zar­te­ak animaliekiko daukan ja­rrera pixkanaka aldatzen ari de­la onartzen dute. 
Nabar­me­na izan da, adi­bi­dez, Hernanin eta Astigarragan egokitu diren guneak, txa­kurrak aske ibili daitezen. Edo Her­nanin hartu diren era­bakiak, festetako egun batean so­kamuturra eta zezen txikiak ken­tzeko, edo animaliak era­biltzen dituzten zirkoak ez ekartzeko.
«Pixkanaka aldatzen ari da gizartea, baina oraindik asko dago egiteko. Legearen au­rre­an, adibidez, animaliak orain­dik ‘gauzak’ dira, eta ez da kon­tuan hartzen izaki bizi­du­nak direla. Era berean, PPP, gaizki katalogatutakoek, orain­­dik ere askatasun eta eskubide gu­txiago dituzte. Udaletxeek egi­ten duten gauza bakarra izaten da, kaleko animaliak jaso, zaborra bailiran, baina ez dago babeserako plan bat. Eta zi­gorrak! Apenas dago zigorrik, animaliak egun osoan lotuta dauzkatenentzat, tratu txarrak ematen dizkietenentzat, ka­lean uzten dituztenentzat...».

«Legearen aurrean, animaliak oraindik ‘gauzak’ dira»

«Lagunak ez dira erosten»
Baina legeak aldatzeko presioa egitea ez da bakoitzak egin dezakeen gauza bakarra. «Ha­rrera etxeek bizitza ematen digute», aitortzen dute. 
Horren harira, animalien adopzioaren aldekoagoak di­re­la azaldu dute, baina eros­tea­ren kontra ere ez daude. «Gure ustez, lagunak ez dira erosten. Errespetatu egin behar dira, eskubideak dituzte. Baina hori baino konplikatuagoa da, kon­tua. Izan ere, salgai dauden animaliak, dagoeneko jaio di­renak dira, eta ez baditu inork erosten, kalera joango dira. Benetako arazoa, azkenean, legeetan dago, eta erregulazio faltan».

Denon ardura
Egoera horien guztien berri emango dute bihar, Atse­gin­degin bilduko diren elkarteek, eta espero dute jendea ani­ma­tzea, gutxienez, informazioa eskatzera.
«Guk zaintzen ditugu ka­lean topatzen ditugun ani­maliak, baina ez dira gureak, denonak dira. Kontzientzia hartu behar dugu; animaliek ere bizitzeko eskubidea dau­kate, guk bezala. Izaki bizi­dunak dira».
Hain zuzen, ideia hori trans­mititzeko, mahai berezi bat ere jarriko da bihar; hau­rre­na. Gizartearen kontzien­tzia aldatzen ari den seinale. Izan ere, hainbat umek es­ku­la­nak egin dituzte, eta biharko jaial­dian salduko dituzte, bil­du­tako dirua animaliei la­gun­tzen die­ten elkarteei bide­ra­tze­ko. «Kon­fiantza osoa daukagu, etor­­kizuneko belaunaldietan». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!