Aste Santuko oporretan ondo pasatzeko aukera izango da, kiroldegian eta kultur etxean. Aurrenekoan, Jolas Txiki antolatu da, 2 eta 5 urte arteko umeentzat, 09:00etatik 13:00etara, bi txandatan: apirilaren 10etik 12ra edo 18tik 21era. Izenematea irekita dago martxoaren 24ra arte, kiroldegia@astigarraga.eus edo 943 33 36 76. Tailerrak, berriz, 6 eta 12 urte artekoentzat antolatuko dira kultur etxean, 10:15etatik 11:45etara eta 12:00etatik 13:30etara, apirilaren 10etik 12ra eta apirilaren 18tik 21era. Izena kultur etxean eman behar da: 943 33 50 64.