Tokiko Gobernu Batzarra bilduko da gaur, 10:00etan udaletxean. Besteak beste, dirulaguntzei buruz hitz egingo da, garapen bidean dauden herrietara, gizarte zerbitzuen alorrera eta kirolera zuzenduak. Era berean, Udala eta Herri Eskolaren arteko lankidetza hitzarmena eta kiroldegiko obra izango dira, hizketagai.