Euskera ikasi edota erabili eta sustatzeko, ludoteka izaten da astearte eta ostegunetan Herri Eskolako atarian, guraso eta umeekin. Hilean behin, berriz, tailerra egiten da 4-12 urte arteko umeekin eta familiekin; datorrena hilaren 21ean izango da, 16:45etan, eta izena eman behar da Herri Eskolan bertan, edota AEK euskaltegian, ostiralera arte.