Bigarren doinu sorta, abesbatzari

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 10a, 01:00

Bete-beteta egongo al da gaur ere, Goiz Eguzkiko aretoa? Sekulako arrakasta izan zuen otsailean, Goiz Eguzki abes­ba­tzaren 10garren urteurrena ospatzeko aurreneko kontzer­tuak. Eta gaur daukate biga­rre­na. Arratsaldeko 19:00etan hasita, Hernani Musika Esko­lako Helduen Taldea igoko da taula gainera: Xabier Odriozola biolina jotzen, Elena Urruzola klarinetearekin, Iosune Marin gitarrarekin, Ina Idarreta flau­tarekin, Patri Arozena akor­de­oiarekin, eta Joxan Goikoe­txea pianoa jotzen.
Hamabi pieza eskainiko diz­kiete bertaratuei, eta bere­ziki, noski, Goiz Eguzki abes­ba­tzari, bere urteurrenean. Horietako lau, gainera, Xabier Odriozolak berak konposa­tu­ta­­koak izango dira: emanaldiari hasiera emango diona,  Porta­le­txoko; eta gaurko saioaren azkeneko hiru piezak, Haize­a­ren Kolorea, Bidai Handia eta Itxaropena.

Barrikotea egoitzan, bihar arratsaldean
Beste zita bat ere jarri du Goiz Eguzkik, bihar arratsalderako. Barrikotea egingo dute, egoi­tzan bertan, 18:30etan hasita. Tiketak, egoitzako tabernan eskuratu daitezke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!