Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan, hitzaldia antolatu dute gaur, 19:00etan Biterin. Chiapasetik etorriko da hizlaria, Cecilia Santiago ekintzailea: Zapatismoaren ekarpenak borroka feministara izango du gaia, Lumaltik GKEk eta Hernaniko Udalak antolatuta. Gaztelaniaz emango du.
Bihar, berriz, En transito dokumentala eskainiko dute, Biterin bertan, 18:30etan; eta solasaldia ere izango da gero.
Ereñotzun, hitzaldia gaur
Ereñotzun ere, gaur izango da hitzaldia, eta ez atzo, Kronikak argitaratu zuen bezala. Kultur etxean jarri dute zita, arratsaldeko 19:00etan, eta Ainhoa Azurmendi egongo da bertan, Kirolean berdintasuna landuz gaiaren inguruan hitz egiteko. Martxoaren 18ko bazkarirako, berriz, bihar daukate apuntatzeko azkeneko eguna.