Barrenetxeak debuta gaur, Ezkurra IIrekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko martxoaren 9a

Gaur egingo du debuta Endika Barrenetxea hernaniarrak, Sa­gardoaren Txapelketan. Ezku­rra IIrekin ariko da, Oialume Zar sagardotegia ordezkatuz, Urriza eta Azpirozen kontra (Larre Gain). Hirugarren partidua izango da, arratsaldeko 16:00etan hasita Galarretan.
Bi bikoteak estreinatuko dira gaur; biak ere, oso bikote indartsuak. Barrenetxea au­rre­ko astean bueltatu zen kantxa­ra, bi hilabete gogorren ondoren, eta gogotsu dago, txapelketa on bat jokatzeko.
Aurretik, txapelketako bes­te partidu bat ere jokatuko da, gaur arratsaldean: Ezkurra eta Aizpuru III (Altzu­eta), Uter­ga eta Larrañagaren (Gaztañaga) kontra. Biek irabazi zuten au­rreneko partidua, eta multzoko lidertza dago jokoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!