Orain bi aste hasi zuten denboraldia, Hernaniko txirrindulari alebin eta infantilek. Eta hirugarren lasterketa, larunbat honetan, Hernanin bertan izango dute: Peña Otaño Saria jokatuko da, 16:00etatik aurrera. Urbieta kaletik abiatuko dira lasterketak, aurreko urteetan bezala, Latsunbe eta Zinkoeneatik barrena zirkuitua egiteko. Hori dela eta, trafiko mozketak ere izango dira.
Guztira, 80 txirrindulari baino gehiago arituko dira, Gipuzkoa osoko taldetatik etorriak. Eta horietatik 23, hernaniarrak izango dira, JOCC talde antolatzailekoak. Alebinak, eskolaren izenean ariko dira, eta infantilak, JOCC elkartearen izenean.
Ginkana, nobedadea
Aurten, gainera, izango da nobedade bat ere, lasterketaren ondoren. Ginkana egingo dute, eta denetan abilenak irabaziko du. Hesi eta oztopo ugari jarriko dituzte, Latsunbeberriko kirol pistan eta tenis pistan. Alebin eta infantilentzat izango da hori ere.
JOCC taldeko hernaniarrak
Infantilak
Naya Mangas Echeveste
Ekhi Muñoz Zabaleta
Asier Sanchez Garcia
Aner Zilbeti Santamaria
Markel Rodriguez Rodriguez
Unax Urretabizkaia Auzmendi
Ekain Mitxelena Tejedor
Mikel Goikoetxea Aizpurua
Aimar Sukunza Gomez
Alebinak
Intza Navarro Petrirena (Elizatxo)
Ane Liyi Santa Cruz Elosegi (Langile)
Ander Ameztoy Rodriguez (Langile)
Eneko Anabitarte Hernandez (Langile)
Manex Otegi Ormaetxea (Langile)
Xabat Eizmendi Meaza (Langile)
Xuban Makazaga Goikoetxea (Langile)
Auritz Txintxurreta Setien (Langile)
Hodei Garaialde Etxeberria (Langile)
Oihan Mitxelena Tejedor (Langile)
Emaitz Artola Goikoetxea (Langile)
Eneko Etxezarreta Zayas (Langile)
Iker Franco Infante (Langile)
Yerai Morato Benito (Langile)