Ereñotzuarrek ere ospatuko dute gaurko Emakumeen Nazioarteko Eguna. Hitzaldia izango dute bihar, eta martxoaren 18an bazkaria egingo dute, emakumezko zein gizonezkoekin.
Kirol arloa aztergai, Azurmendi aholkulariak
Emakumeen Eguna denez, bihar izango da hitzaldia (eta ez bihar, larunbatean argitaratu zen bezala), Ainhoa Azurmendi kirol aholkulariaren eskutik. Kirolean berdintasuna landuz izenburupean, emakumeak eta kirola gaiaren bueltan arituko da Azurmendi, kirol arloan daukan bere esperientzia propioa oinarri hartuta. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da hitzaldia, Ereñotzuko kultur etxean bertan.
Bazkaria Ugaldetxon, hurrengo asteburuan
Baina ez da egun hau ospatzeko ereñotzuarrek antolatu duten ekimen bakarra. Hurrengo larunbaterako, martxoaren 18rako, bazkaria antolatu dute. Ugaldetxo jatetxean egingo dute otordua, eta argitu dute emakume nahiz gizonezkoak daudela bertaratzera gonbidatuta. Dena den, interesa duenak, ezinbestekoa izango du aurretik izena ematea. Horretarako, Auzo Udalera bertaratu edo deitu beharko du, 943 55 10 00 telefonora, hain zuzen.