Plazan Dantzan lehen ikastaroa eman da

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 18a, 01:00

Plazan Dantzan ikastaroa pasa den larunbatean hasi zen Goizuetan. Umore ona Elkarteak antolaturik Mikel Lasartek eman zuen goizez. Udara arte jarraituko dute ikastaroek eta hilabetean behin egingo dira, 11:00etatik13:00etara. Edozeinentzako ikastaroak izanen dira, baina batez ere plazan dantzatzea lotsa ematen dionari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!