Eskutxoek jo dute... badira 10 urte!

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Atzo izan zuten bigarren zita Goiz Eguzkin, abesbatzaren 10garren urteurrena ospa­tzeko. Bete egin zen berriro egoitzako aretoa, Portaletxoko Ganbara taldearen doinuekin gozatzeko. Hamabi pieza eskaini zituzten; horietako lau, Xabier Odriozola taldeko biolin joleak konposatutakoak. Imanol Larzabalen Eskutxoek jo dute ere eskaini zuten, Odriozolak berak taldearentzat moldatua.
Gaur barrikotea daukate Goiz Eguzkin, arratsaldeko 18:30etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!