Goizueta eta Aranoko emakume helduentzako tailerra, nork bere burua zaintzen ikasteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 25a, 01:00

Berdintasun Batzordeak antolatuta, emakume helduei zuzendutako tailerra emanen da martxoaren 15, 22 eta 29an eta apirilaren 5ean, 17:00etatik 19:00etara. Helburua izanen da 60 urtetik gorako emakumeek beren buruak zaintzen ikastea. Izan ere, «emakumeek etxeko eta baserriko lanak egin dituzte, seme-hazi eta hezi dituzte, gurasoak zaindu dituzte, eta orain bilobak zaintzea tokatzen zaie. Eta beraien buruak, noiz zain­tzen dituzte?», azaldu dute. Izenematea irekita dago, debalde, martxoaren 13ra arte, Gizarte Zerbitzuan, 948 510 840 telefonoan. Saioak zuzenduko dituzte Maite Balondo piskologo eta gestalt terapeutak eta Teresa Martinez psikologo eta biomungimenduan adituak. Non emanen diren zehaztuko da aurrerago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!