Ikuskizun, ipuin eta otorduak, Emakumeen Egunaren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 4a, 01:00

Urumean gora ere, ospatuko dute martxoaren 8a, eta hainbat ekintza prestatu dituzte, Emakumeen Eguna­ren bueltan. Goizuetan, egunean bertan eginen dute emakumeen afaria, Umore Ona elkartean. Iluntzean jarri dute zita, 20:00etan.
Eta hurrengo egunerako ere, antolatu dute helduentzako ipuin kontaketa bat: arratsal­deko 19:00etan udale­txe­ko ganbaran elkartu, eta Zazpiak oihal ba­te­tik ipuina kontatuko dute Amaia Elizagoienek eta Olaia Inziartek.

Hitzaldia eta bazkaria, ereñotzuarrek
Ereñotzun, berriz, hitzaldia izango dute Emakumeen Egunean bertan, martxoaren 8an. Ainhoa Azurmendi egongo da kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan hasita, emakumeak eta kirola gaiaren bueltan: Kirolean berdintasuna landuz.
Eta martxoaren 18an, bazkaria egingo dute Ugaldetxo jatetxean, emakume zein gizonentzako. Joan nahi duenak, martxoaren 10era arte dauka epea apuntatzeko, Auzo Udalera deituta.

‘Garaiz ikasi’ ikuskizuna, Aranon
Eta Aranon, azkenik, ikuskizuna antolatu dute martxoaren 10ean, ostiralarekin. Garaiz ikasi izeneko ikuskizuna eskainiko dute, familientzako, udale­txeko ganbaran elkartuta. Iluntzeko 20:00etan hasiko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!